Firefox 3.5

Inoizko Firefoxik bizkorrena
Sarean dena doa bizkor, horregatik indartu dugu Firefoxen motorra, atzean geldi ez zaitezen: Firefox 3.5 nabigatzailea Firefox 3 baino bi aldiz bizkorragoa da, eta Firefox 2 baino hamar aldiz arinagoa.
Ondorioz, posta bezalako aplikazioek, argazkidun webguneek eta zure sare sozial gogokoenek hobeto funtzionatuko dute.

Sarean dago, deskargatzeko moduan
Dagoeneko sarean, zuk ere jaitsi dezakezu, jarri, eguneratu, erabili, ezagutzera eman. Software libreak duen tresnarik ezagunena da Firefox nabigatzailea.

Euskarak duen tresnarik aurreratuena
Eta euskaraz daukagun tresnarik onenetakoa, munduan aurkeztu den egun berean aurkeztu dugu euskaraz ere. Eta horretan Librezale komunitateak zeresan eta zeregin handia du, zorionak beraz euskaratzaile, programatzaile, pootle eragile eta enparauei. Horrelako tresnekin lortzen dugu egunero, euskara XXI. mendeko  hizkuntza bizi eta modernoa izatea.
Jeitsi, kontsultatu, ikusi, ezagutarazi Mozila Firefox gune euskalduna.

Firefox 3.5 ezaugarriak

Argazkiak.org | firefox 3.5 ezaugarriak © cc-by-sa: gaztelumendi

Ezaugarri berri eta interesgarri asko ditu firefox nabigatzaileak.

erantzun (1)

Librezale Software librearen euskaltzaleak

Txopik GAUR8 astekarian -GARA-

Librezale taldea ez da elkarte bat, euskara maite duten software librearen erabiltzaileen talde bat baizik. Helburua, Aitorren hizkuntz zaharra erabiliz teknologia berriekin lan egin ahal izatea da. Eta, horretarako, tresnak, hau da programak, euskaraz erabili ahal izatea ezinbestekoa da. Beste hizkuntza batzuekin alderatuz, gure hizkuntzak duen hiztun kopurua ikusita, software jabeduna garatzen duten enpresa askok (Microsoftek, adibidez, beste askok eta askok bezala) euskara albo batera uzten dute.

Norbaitek diru dezente eman ezean (Eusko Jaurlaritzak egin ohi duen bezala), atzerriko enpresa horiek ez dute beraien programa bat bera ere euskarara itzultzen.
librezale
Librezale taldeak, software libreak ematen dituen aukerak ezaguturik, nahiz eta oso baliabide urriak izan, software libre motako programak euskaratzen ditu.

Programa mota hauek elkarlanean oinarrituta daudenez, moldatuak eta hobetuak izateko laguntza guztiak ematen dituzte, baita euskaratuak izateko ere. Eta horri esker, bai Librezaleren bai beste hainbat boluntarioren lanari esker, gero eta programa gehiago erabil ditzakegu euskaraz: Firefox nabigatzailea, Thunderbird e-posta bezeroa, WordPress blog kudeatzailea, OpenOffice pakete ofimatikoa, GIMP irudi editorea, Azureus P2P sareen bezeroa (orain Vuze deitzen dena), Debian GNU/Linux sistema eragilea, Mailman posta zerrenden kudeatzailea, Facebook web gunea, eta abar luze bat. Programa horiek guztiak, libreak izateaz gain (edonork lagun dezake garapenean, frogak egiten, itzulpenak egiten), doakoak dira eta estandarrak betetzen dituzte. Jabedun softwareek, tamalez, oso gutxitan egiten dute hau.

Beraz, Librezalek software librearen baloreak eta lan erak bere egiten ditu eta euskaraz dakien edonork programak euskaratzen lagun dezake. Horretarako, taldearen web gunera joan (librezale.org) eta posta zerrendan izena eman besterik ez da egin behar. Bertan, euskaltzale oso ezberdinek hartzen dute parte (ikasleak, tabernariak, filologoak, idazleak, informatikariak, etab.), baina guztiak batzen dituen helburu bati esker elkarlanean: gure hizkuntza maitea teknologia berrietan normaltasun osoz mugitu dadin laguntzea.

Sorrera

Librezale taldea, informatikari euskaltzale batzuek sortu zuten orain dela sei urte inguru. Lagun hauek software librea motako programa batzuk erabiltzen zituzten (Mozilla familiakoak) eta programa mota hauek norberak programa bera aldatzea, hobetzea eta gogoko hizkuntzara itzultzea ahalbidetzen dutenez, horrela egin zuten. Eta lortutako emaitzak euskal erabiltzaile guztiei eskaini zizkieten.

Lan asko egiteko zegoela ikusita, lagun talde txiki honek Euskal Herrian sakabanatuta zeuden software libreko programen erabiltzaile guztiei indarrak batzeko deia egin zien eta horrela sortu zen Librezale taldea. Ordutik hona, taldea asko hazi eta indartu da.

Librezale gaur

Gaur egun, 60 pertsona inguru dira aktiboenak, web guneko foroan 260 pertsona izena emanda badaude ere. Interneti esker, taldeko kideak beraien etxeetatik elkarlanean aritzen dira eta programen bertsio berriak kaleratzen direnean, programa bakoitzean interesa duten Librezaleko kide multzo batek euskaratu egiten ditu. Instalatzeko prest dagoen programa euskaratua, normalean, programaren web gunean argitaratzen da eta, inork euskarazkoa bakarrik nahi izatekotan, Librezaleko web gunean lor dezake.

Orain dela aste gutxi kaleratu den WordPress programaren azken bertsioa, adibidez, hamar pertsona ingururen artean euskaratu zuten. Baten batek ezagutza teknikoak izatea ezinbestekoa izaten da, baina Librezalek erabiltzen duen Pootle programari esker, nabigatzaile bat erabiltzen jakitea nahiko da euskaratzen laguntzeko. Hori gutxi balitz, Durangoko Azoka aprobetxatuz, Librezaleko kideek egin zuten azken bileran, euskararen kalitatea bermatzeko estilo-liburu bat sortzea erabaki zuten eta horretan dihardute.

Gutxi-gutxika, euskaldunok, euskarazko aplikazio gehiago ditugu aukeran eta horrek, zalantzarik gabe, gure hizkuntzaren normalkuntzan laguntzen du. Agian horregatik, pasatu berri diren ARGIA Sarietan Librezalek Interneteko saria irabazi du. Bejondeiela!

Librezalek, software librearen filosofia jarraituz, euskaldunok erabiltzen ditugun programa libreak euskaratzea bide egokia dela erakutsi du. Baina oraindik badira euskaldunok erabiltzen ditugun jabedun software guztietatik bakan batzuk euskaratzea nahikoa dela uste dutenak. Nire uste apalean, Librezalek eta beste euskaltzale batzuek hartu duten bidea, software librearena, teknologia berrietan gure hizkuntza txikiaren normalkuntza lortzeko bide bakarra da. Euskaldunok erabiltzen ditugun jabedun softwareak euskaratzeari ekitea gure burua engainatzea da, irteerarik ez duten kaleetan gure dirua eta gure denbora xahutzea da.

Kale itxiak

Orain dela urte dezente, Librezaleko partaidetako batek, berak hain gogoko zuen Apple enpresa ezaguneko MacOS X sistema eragilearen interfasea (erabiltzaileak ikusten duena) euskaratzea erabaki zuen, eta hain lan handia hartu ondoren, Apple-en erreakzioa ez zen eskerrak ematekoa izan, ezta gutxiago ere, programa hori jabeduna zela esatea eta euskarazko itzulpen hori inortxori ere ezin ziola eman mehatxu egitea baizik.

Eusko Jaurlaritzak ere dirutza ederra eman zion Microsoft enpresari Windows 95 eta Word 6.0 euskaratzen utz ziezaion eta, lortu ondoren, Microsoftek bere produktuen hurrengo bertsioak kaleratu zituenean, egindako lan guztia galdu zen. Eusko Jaurlaritza orain Microsoftekin askoz hobeto eramaten da eta euskal administrazio publikoko ordenagailu guztietarako produktuen lizentzietan urtero ordaintzen duen dirutza izugarriaz aparte, iaz, adibidez, euskal enpresek software librearekin egin zezaketen proiektua Microsofti egiteko ordaindu zioten (www.esle.eu/2008/06/18/ proyecto-bizkaytik-de-la-diputacion-de-bizkaia-todo-un-desproposito), 20 miloi euro bromatxoarengatik (cybereuskadi.com/biscaytik-microsoft) .

Hain bezero fidela ikusita edo, Microsoftek bueltan, inork erabili nahi ez duen Windows Vista sistema eragilea musu-truk euskaratzea erabaki du, antza. Eta Eusko Jaurlaritzak, bere fideltasunaren seinale, Ukan sarietan, Microsoft enpresaren ekintza «altruista» hori eskertu du, aipamen berezia eginez (www.euskadinnova.net) . Sinestezina…

Eusko Jaurlaritzak duela urte batzuk teknologia berrietan euskara sustatzeko egin zuen apustua gogoz berreskuratzea nahiko nuke eta behingoz software librearen aldeko apustua egitea. Librezalek eta euskal gizartearen gero eta portzentaia handiagoak egiten duen bezala.

Etorkizuna

Edozein kasutan, denbora aurrera doa eta Librezaleko partaideak ilusioz gainezka eta lan egiteko gogoekin jarraitzen dute. Gaur egun dituzten programak euskaratuta mantentzeaz gain, web gunean dauden laguntza foroak ere mantentzen dituzte. Lehen aipatutako estilo-liburua ere abian da eta artikulu hau argitaratzen den egunean, Librezaleko partaide batzuk FOSDEM bilkuran parte hartzen egongo dira. Bilkura hau Europan egiten den software libreko garatzaile handiena da eta, gonbidapena jaso ondoren, taldeko batzuek gonbidapena onartu eta Bruselara joatea erabaki zuten. Nork daki handik ideia berriekin etorriko ote diren. Lagun gehiagorekin, ziur baietz!

Bere sorreratik Librezalek software librearekin izan duen erlazioaz haratago, orain dela aste batzuk taldera batu den euskal idazle bat ere lagundu ahal izan dute. Joakin Balentzia idazleak «Egunetako aparra» izeneko poesia-liburua Interneten argitaratu nahi zuen eta Librezaleri laguntza eskatu zion, hori ondo egiteko (librezale.org/media/joakinba-egunetako-aparra). Azkenean, liburua Librezaleko web gunean argitaratu da, Creative Commons Aitortu-Partekatu berdin 3.0 lizentziarekin. Nork daki etorkizunean talde honek software librea euskaratzeaz gain, era guztietako eduki libreak euskaratzen edo/eta sortzen lagunduko duen.

Hala ere, euskaldunok erabiltzen ditugun programa libreak euskaratzen bakarrik, oraindik nahiko lan dago aurretik!

utzi zure iritzia

Fosdem, the day after | Osteko kronikak

Itzuli gara guztiok Bruselatik. Batu ditugu kableak, haririk gabeko konexioak, itzali ditugu hango argiak. Bueltan gara nor ere etxean. Eta Fosdem topaketako kronikak ditugu orain irakurgai.
Hainbat hizkuntza eta tokitako lagunak batu arren (5.000 inguru antolatzaileen esanetan), orain norberean ari da berriz ere.

Twitter sare sozialean, #fosdem etiketari erreparatuta -erabiliena egunotan, kasu!- izan dugu kronika guzti hauen berri.
user experience

Open Suse Fosdem the day after
Heise on line FOSDEM 2009: Mit Open Source aufrecht durch die Krise gehen
Linux Today Fosdem The hordes
Linux Magazine FOSDEM: Pride and Success in 2009
Wim Leers (Drupal garatzailea) Fosdem 2009
Lucas Nussbam Ultimate Debian Database talk at FOSDEM
KDE developers KDE at Fosdem 2009
halong.org (Debian) I love Lenny
gaztelumendi.org Hiztegia bete berba
barrapunto Impresiones sobre el Fosdem 2009
mancomun Mancomún participou no FOSDEM 2009

utzi zure iritzia

Zenbait argazki libre

Hemen argitaratutako argazkiak, zuzenean igotzen ari dira flickr-era. cc lizentziapean daude guztiak.
Antolaketa staff guztia horiz:
hacker staff

Argibideak:
argibideak fosdem

Mozillari buruzko gela, bete beterik une oro:
mozilla

Aretoak bete entzule:
entzuleak fosdem 2009an

argazkiak: martin creutzeger, teemu mantynen
etiketa: fosdem2009

utzi zure iritzia

#fosdem trending topics

Realtime results for #fosdem

*

iPtx: thunderbird berriak, oso bilatzaile txukuna (ikusgarritasunetik) daukala erakutsi digu David Ascher garatzaileak #thunderbird #fosdem
8 minutes ago · Reply · View Tweet

*
jornjambers: On his way to #fosdem. With @matti @mathiasmassez but first shave and take a shower.
9 minutes ago · Reply · View Tweet

*
Bunker: Twunch corner at #fosdem http://twitpic.com/1dznx
11 minutes ago · Reply · View Tweet

*
valakirka: #fosdem common debian build system… creo que soy la única mujer de toda la sala… qué cosas
11 minutes ago · Reply · View Tweet

*
fosdem: #fosdem Correct is Chavanne = COLLABORATION
15 minutes ago · Reply · View Tweet

*
fosdem: #fosdem Correct is: Janson = KERNEL track
15 minutes ago · Reply · View Tweet

*
fosdem: #fosdem Rooms of Main Tracks are INCORRECTin the booklet !
17 minutes ago · Reply · View Tweet

*
JuanjeOjeda: #fosdem #upstart Nice the “timed events”… The next upstart’s versions are gonne be realy cool :-)
19 minutes ago · Reply · View Tweet

*
arjaneising: The Hyves talk on setting up lots of servers: pity they can save a lot of them if their front-end is nicer: less servers needed ;) #fosdem
24 minutes ago · Reply · View Tweet

*
arjaneising: Catching up on twitter. Oni looks very nice, but for a lib. a bit of fail that it doesn’t yet support other browsers than Firefox. #fosdem
27 minutes ago · Reply · View Tweet

*
Odd_Bloke: Right, time for some food and then hopefully I’ll be able to squeeze my way into the Debian room at #FOSDEM.
27 minutes ago · Reply · View Tweet

JuanjeOjeda: #fosdem I love the #upstart syntax.It makes initscripts much easier and gives you more control
35 minutes ago · Reply · View Tweet

*
magnushagander: Winner of #fosdem elephant auction: @selenamarie http://twitpic.com/1dzgy
35 minutes ago · Reply · View Tweet

*
maackers: Beard and iPhone centraal. #fosdem
37 minutes ago · Reply · View Tweet

*
dim0: is hungry #fosdem!
38 minutes ago · Reply · View Tweet

Ariketa bitxi bat, #fosdem etiketarekin, ordu erdiko elkarrizketa digitala twitter sare sozialean. Zuzenean ari gara ehundaka hemendik bertatik. Etiketa erabilienetakoa asteburuan twitter sarean.

utzi zure iritzia

Bruselatik


Bruselara ostiralez heldu. hegazkinak, trenak, metroak eta autobusak.
Kaleak eta plazak. Karrikak oinez. Lo egiteko lekuetara heldu eta elkartu. Zelan? Halan!
Larunbat goizez hasi dira ekitaldiok Bruselako Unibertsitate Librean (ULB).
Free, Open, Future? galderak ireki ditu ekitaldiak. Eta gero mundu honetan aitzindariak diren Debianeko ordezkariak berba egin du. Historia eta erronkak. Ehundaka lagun, milatik gora bai plenario nagusian.
Eta ostean, gelaka, atalaka, proiektuka banatzen dira saioak.
BSD, Debian, Drupal, Fedora, Free Java, Gnome, Jabber, KDE, Mozilla, MySQL, OpenOffice, Ruby and Rayls eta X.org
Bi egunetarako egitarau oparoa. Europa mailako bilkura eta milaka lagun unibertsitatean batuta.
Lau euskaldun begiak adi adi. Ikasteko gogoz.
Eta zuoi kontatzeko, noski.

Mozilla Europe euskaraz Fosdem09ri buruz.

utzi zure iritzia

FOSDEM 09 Bruselan

FOSDEM, the Free and Open Source Software Developers' European Meeting

Free and Open Software Developers’ European Meeting 09.
Euskal Herritik Bruselarako hegaldia hartuko dugu lau lagunek, euskarazko software libre eta Interneteko proiektuetan gabiltzan lau lagun. Librezaleko kideak.

Bertan, software librearen inguruan gaur egun dauden kezka eta gai nagusiak jorratuko dira.
softwarelibrea.org honetan hango berri emango dugu, zuzenean.

utzi zure iritzia

Firefox, internetez goxatu askatasunez

Mozillako lagunek inoiz ez zuen amestu ere egin interneten gabiltzanon azeri gorritxoarekiko maitasunak, Firefox nabigatzaile erabiliena bihurtuko genuenik. Orain arteko progresioa jarraituz Firefox 2009an merkatuko kuotaren erdia baino gehiago izango du. Ikus hilero hilero ateratako estatistikek adierazten dutena, w3schools gune prestigiotsuaren arabera.

Zergatik da Firefox hain maitatua?

Librezaleko lagunek bere ezaugarri esanguratsuen laburpen ikusgarria itzuli digute.

Nabigatzaile politena da, zure gustura pertsonalizatzeko aukera ematen baitizu, pertsonalizatu itxuran eta eginbeharretan noski.

Iruzurrik ez jasateko neurriak hartzen ditu eta beraz zure segurtasuna zaintzen du.

Ez zenuen ezagutzen?
hemen duzu informazio sakona.

Gehiago goxatu nahi?
Zure mailaren araberako bosna trikimailu eta aholku daude zuretzat.

%100 organikoa den nabigatzailea sartu zure bizitzan.

utzi zure iritzia

Ikastaroko ezagutza maila

Ikastaroko lehen egunean ikasleek inkesta txiki bat bete zenuten informatika ezagutza mailari puntuak emanez (1etik 5era). Gai bakoitzari emandako puntuen bataz-bestekoekin egindako taula hau duzue:

Informatika ezagutza/erabilera

  • Nabigazioa 3,89

  • Posta elektronikoa 3,89

  • testuak 3,67

  • Windows 3,22

  • aurkezpenak 2,78

  • kalkulu orriak 2,44

  • Argazki edizioa 2,33

  • Mac OS 2,22

  • P2P 2,22

  • ikus entzun prog. 2,00

  • Webgintza 2,00

  • Bideo edizioa 1,89

  • datu baseak 1,67

  • Programazioa 1,33

  • Gnu/Linux 1,33

  • Honen ondorioz agerikoa da ikastaroan testuei denbora murriztu eta Gnu/linux indartu beharra daukagula. Ea Amaierako taulan azken toki horretatik tux altzatzerik daukagun.

    utzi zure iritzia

    Software Librea, Askatasuna eta euskara

    Artikulu hau urriaren 17ko Goienkarian publikatu dugu:

    Askatasuna
    Askatasuna da software librearen ikurra. Lau oinarrizko askatasun aldarrikatzen ditu:
    askatasuna programa erabiltzeko
    askatasuna aztertzeko eta aldatzeko (ondorioz kodea eskuragarri egon behar da)
    askatasuna programak kopiatzeko eta banatzeko
    askatasuna programak hobetzeko eta komunitateari berriz emateko.

    Jakintza elkarbanatu
    Kodea askatasunez ikusteak eta hobetzeak dakarren abantaila nagusia, jakintza elkarbanatzearena da; elkarlanean programak hobetzea, hobekuntzen onuradun gizarte osoa dela azpimarratuz. Abantaila praktiko honetan oinarrituz Open Source mugimendua sortu zen

    Software librearen mugimenduak (Free Software Foundation), alde praktikoaz gain, balore etikoak defendatzen ditu. Softwarea jakintza da eta jakintza trabarik gabe banatu behar da. Jakintza gordetzea gizartearen aurka jardutea da, adierazpen askatasunaren murrizpen bezala ulertuz.
    Itzulpena denon eskura

    Euskara
    Kodea eskuragarri egoteak, nahi den hizkuntzara itzultzeko aukera ematen du, filosofia bera jarraituz, itzulpen hori guztiontzat eskuragarri egongo delarik. Honela, itzulpen hori beste programa batzuk itzultzeko erabil daiteke.
    Gure kasuan, programak euskaraz izateko eta programa gehiago euskalduntzeko askatasuna esan nahi luke horrek. Edonork egindako euskarapena hurrengo programa euskaratzeko erabil daitekeenez, lan izugarria aurrezten da eta askoz programa gehiago euskaratu daitezke. Software librea da etorkizuneko munduan euskara sustatzeko biderik onena da zalantzarik gabe.

    Komunitate irekia
    Software libreaz dihardugun honetan, ezin aipatu gabe utzi, filosofia zabal honen alde daudenek komunitate ireki bat sortu dutela, non elkarri laguntzeko prestutasuna agertzen duten. Internet bidez elkarri laguntzeko foro, blog eta wiki zerbitzuak daude. Programa konkretuen foroak, software librearen aldekoen blogak etab.
    Euskaraz mugimendu honetan aitzindari www.librezale.org taldekoak ditugu, bertan programak euskaratu, euskal programak banatu eta foroaren bitartez elkarri laguntzeko aukera ematen dute besteak beste.

    Nola izan Libre eta euskaldun?
    Hainbat maila daude parte hartzeko orduan. Lehena eta garrantzitsuena, guztion eskura dagoena, erabilera da. Erabili ezazu software librea.

    Adibide esanguratsuak
    Software librean ia dena egin daitekeen arren, hona hemen adibiderik esanguratsuenak eta non lortu:
    Merkatuko internet nabigatzaile onena Firefox 3 librea da.
    Openoffice.org bulego lan guztiak egiteko prest dagoen aplikazioa.
    Gnu/linux sistema eragilea. Ehunka banaketa dauden arren famatuenak ‘hasterako’ orduan: Ubuntu, Suse, Mandriva edo Fedora.

    Beste askorentzat garrantzitsuena, software librea doan izatea da. Zertan ari zara programa piratak erabiltzen, libre eta euskaldunak doan dituzu-eta?

    utzi zure iritzia