Archive for ubuntu

Software librea euskaraz ikastaroa Arrasaten

Arrasateko Gazte Bulegoak gazteentzako ikastaroak antolatu ohi ditu urtean zehar. Udazkenarekin ikastaro sorta berri batekin gatozkizu, eta hauetako bat software librea euskaraz.

Ikastaroa KulturAteko informatika gelan burutuko dugu, ostegun arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa izena emateko ez da ezer jakin behar. Euskaraz trebatuko gara, euskarazko tresnak ezagutuko ditugu, eta egunero egunero pantaila aurrean tresnok erabiltzen ikasiko dugu.

Erabiltzen ikasteko programak.

  • Software librea: zer dan, zelan, zertarako, zergaitik?
  • Firefox nabigatzailea
  • Open Office -euskarazko ofimatika pakete librea-
  • Ubuntu -sistema eragile librea-

Ikastaro erraza, atsegina eta oparoa izango da. Izena emateko pasa Gazte Bulegotik edo telefonoz deitu 943 252065ra.

Comments (4)